Zuzenean

Iraileko osasun mentalaren haria itxiko dugu galdera zail bati helduta: kantu batek pertsona bat suizidiora bultzatzen ahal du? “Gloomy Sunday”-ren kondairatik Ozzy Osbourne eta Judas Priesten auzietara joanen gara, eta galdera alderantziz ere eginen dugu: musikak laguntza eskatzeko bidea ere irekitzen ahal du? Kantuen bidez, suizidioaz nola solas egin den eta musikak prebentzioan eta laguntza bilatzean izan dezakeen tokia aztertuko dugu.


