Zuzenean

Nafarroako Politika Orokorreko Bilkura goizeko 9:30an hasi da Maria Chiviteren mintzaldiarekin batera. NAIZ Irratia bertan izan da, Peli Lekuonak Iruñetik gidatu baitu goizeko Informazioaren Haria Patxi Zabaleta, Ibai Azparren eta Ane Alava analistekin batera.
Chivite lehendakariaren hitzartzea orduko, Unai Hualde Parlamentuko buruak «balantze eztabaida» gisa aurreikusi du hastear zen bilkura. Gobernuburuak legegintzaldiaren azterketa egien ostean, UPN, PP eta Vox-ek ohiko «apokalipsi diskurtso» bateratua eskainiko dutela sumatu du Ugaldek, bai eta gobernukideek eta EH Bilduk haien «ikuspuntu ezberdinak» plazaratuko dituztela ere. Bihar osasun, etxebizitza eta autogobernu arloko ebazpen proposamenak izatea aurreikusita dagoela azaldu du Parlamentuko buruak, eta «denak aurrera aterako ez» badira ere, horrek Gobernuari «orratz puntu bat» emango diola defendatu du.
Nafarroako Parlamentua gidatzen bi legegintzaldi eman dituen presidente bakarra da Ugalde, zeina «etapa polita eta intentsoa» izan dela azaldu duen. Halere, ez omen du «buruan» hirugarren aldiz ekitea zeregin horri. Mahaiburuak gogorarazi du soilik behin errepikatu izana Nafarroan «oraingoz historikoa» dela, eta «etorkizuneko ardurak» ikusteke daudela oraindik.


