Zuzenean

Lander Unzueta Lekerikabeaskoa

Nintendo Direct emanaldiko izarrak eta GameNative aplikazioa

The Legend of Zelda: Ocarina of Time, Xenoblade Genesis, The Duskbloods eta Fire Emblem: Fortune’s Weave izan dira Nintendo Direct emanaldiko izar nagusiak. Kingdom Hearts IV edo Nintendo Switch Sports Resort ere igaro dira Kiotokoen emanalditik. GameNative aplikazioa probatu dugu.

Nintendo Direct emanaldiko izarrak eta GameNative aplikazioa

Loading player...

Bideojokoen festa handiak ez du etenik ekainean. Aurreko astean aurkezpen ugari errepasatu genituen Game Erauntsian, baina azkena falta zitzaigula ere aipatu genuen: Nintendo Direct zuzenekoa, hain zuzen. Switch 2an estreinatuko diren bideojoko berri ugari nabarmendu zituzten bertan N handiaren arduradunek.

Guztiok espero genuen iragarpen handia eskaini ziguten ekitaldi berezian. The Legend of Zelda: Ocarina of Time maisulana berregiten dabiltza. Nintendo 64 kontsolako klasiko maitatuak egungo Switch 2 hibridorako zaharberritutako bertsioa jasoko du aurten. Datuak, tamalez, urriak dira: aurrerapen trailer motza baino ez digute utzi.

Denboraren heroiaren itzulerarekin batera, Xenoblade Genesis, The Duskbloods eta Fire Emblem: Fortune’s Weave izan ziren aurkezpeneko joko handiak… baina ez bakarrak: Kingdom Hearts IV, Nintendo Switch Sports Resort, Muramasa: Revenant Blades Pokémon Pokopia 2.0 adabakia eta espantsio sorta, Orbitals. Final Fantasy Resonance, Dragon’s Dogma 2: Dark Arisen, Onimusha: Way of the Sword, Devil May Cry 5 eta askoz gehiago ikusi genituen Nintendorenean.

Emanaldiak alboratuta, GameNative aplikazioari heldu diogu: x86 arkitekturadun prozesadoreetarako sortutako bideojokoak ARM gailuetan jokatzea ahalbidetzen duen tresna. Argiago esanez: PCko bideojokoak Android mugikorretan zein tabletetan mugitzeko emulagailua. Valve taldeak indartutako FEX eta Proton erremintez baliatzen da zaleen proiektua, emaitza benetan interesgarriak eskainita.

Bukatzeko, kaleratzeen gaiari heldu diogu berriro. Ubisoft zein Xbox kanporatze masiboak prestatzen ari dira, tartean, bideojoko estudioak itxiz. Industriaren egoera larriaren agerian jarri da, beste behin: iragarpen handien artean, langileek bizi dituzten baldintza eskasak geroz eta argiagoak dira.

Jaurlaritza Logoa