Zuzenean

Lander Unzueta Lekerikabeaskoa

Zer utzi digute udako bideojokoen aurkezpenek?

State of Play, Summer Game Fest, Xbox Games Showcase: Udako bideojokoen aurkezpenei begira aste honetan. Gainera, Final Fantasy VII Revelation, God of War Laufey, Resident Evil Veronica edo gen Atlas iragarri dira emanaldi berezietan.

Zer utzi digute udako bideojokoen aurkezpenek?

Loading player...

Urtero lez, udako bideojokoen aurkezpen handiei heltzeko garaia iritsi da ekaineko lehen egunotan. State of Play, Summer Game Fest, Xbox Games Showcase, PC Gaming Show eta beste hainbat zuzeneko jarraitu ditugu hauetan erakutsi dituzten titulua ezagutzeko.

Hori horrela, Game Erantsia irratsaioa emanaldioi eskaini diegu oraingoan. PlayStation-en State of Playtik hasita, ordubete inguruko zuzeneko ikusgarria prestatu dute oraingoan. Aldez aurretik ezagutzen genituen Marvel’s Wolverine, Onimusha: Way of the Sword, Control Resonant edo No Rest for the Wicked igaro dira bertatik, ezaugarriak zehaztuz eta datak eskainiz. Azken ustekabe handia, ordea, God of War berria izan zen: Kratos atzean utzi, eta Faye gidatuko dugu God of War Laufey ikaragarrian.

Summer Game Festarekin jarraitu dugu. Aurtengo udako jaialdia inoizko onena izan da, erritmoz betetako bi orduko emanaldiak iragarpen handiak utzi baititu. Ezustekoen artean aspalditik entzuten genbiltzan hiru nabarmendu daitezke: Final Fantasy VII Revelation, zazpigarren FFren berregiteen azken atala, Resident Evil Veronica, 2000. urteko Code: Veronica mitikoaren remake-a, eta Guild Wars 3 MMORPG titulua. Tartean, gen Atlas, Stellar Blade Blood Rain, Cuphead berriak, Alien Isolation 2 eta askoz gehiago ibili dira SGFtik.

Microsoft-ekoek ohiko Xbox Games Showcase aurkezpena eskaini ziguten. Iragarpenez jositako zuzenekoari azken joko handi bat falta zitzaion, beharbada, baina orokorrean pozik geratzeko moduko emanaldia prestatu zuten Redmond-ekoek: Gears of War: E-Day, Halo: Campaign Evolved, Fable, Senua, Persona 4 zein 6, Resonance: A Plague Tale Legacy, Crazy Taxi: World Tour eta askoz gehiago igaro ziren bertatik.

Hurrengo saioan ere aurkezpenekin jarraituko dugu, azken handia ikustea geratzen baita: Nintendo-k bere Direct emanaldi berezia eskainiko digu.

Jaurlaritza Logoa