Faborito argirik gabe eta polemika ugarirekin heldu dira Oscar sariak
Igande honetan, martxoak 2, banatuko dira Oscar sariak Los Angeleseko Dolby aretoan. Conan O’Brien eskarmentu handiko komikoak gidatuko du faborito argirik ez duen gala. Ezbairik gabe, polemikak izan dira 97. edizioko protagonistak.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Ez da ahantzi behar Oscar sariak Ameriketako Estatu Batuetako Zinemako Arte eta Zientzien Akademiak banatzen dituen sariak direla, alegia, sari lokalak direla. Hala ere, urteko zita garrantzitsuenetako bat da zinearen industrian. Bideokluba saioan ere Los Angelesera begira jarri gara Aimar Erkiaga eta Garazi Karrera kolaboratzaileekin, Oscar sarien monografikoa egin dugu.
Emilia Perez da edizio honetako faborito nagusia, 13 izendapenekin. Berriki baieztatu du Netflix konpainiak, baietz, Karla Sofia Gascon aktore espainiarra Los Angelesez izanen dela. Gogoratu faboritoa izatetik kantzelatua egotera pasa zela oso ordu gutxitan Emilia Perez filmeko protagonista zabaldu zituen txio islamofoboengatik. Wicked filmak 10 izendapen ditu, The Brutalist-ek bezala. Cónclavek 8, eta Anorak 6. Horiek dira faboritoak film onena irabazteko. Baina gogoratu film onenaren sari nagusia irabazteko bozka berezia dela, lehentasunezko bozka bidez harten da erabakia, eta kontsensu gehien duen ekoizpenak irabazten du.