«Giltza ez da aunitz ematea, baizik eta parekoak sentitzea hor nagoela»
Aitziber Almandoz aranztarra fisioterapeuta da eta herrian bertan du kontsulta. Haurren arnas aparatuan espezializatua dago.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Paola Oskoz
Aitziber Almandoz fisioterapeuta da eta Arantzan du bere kontsulta. Haurren arnas aparatuan espezializatua dago, beti erakarri baitio arnas aparatuaren funtzionamenduak eta horrek pertsonengan duen eragina. 0 eta 2 urteko gorputz txiki horiekin lanean aritzeak aunitz eman dio Almandozi eta orain, ama dela, haurren arnas egiteko moduak duen garrantziari bertze dimentsio bat eman dio.