Asteko zine gomendioak: Kimera, Civil War, eta plataformetan: 'El simpatizante'
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
KIMERA
Emaztea galdu eta espetxetik irten berria den gizonezko bat da pelikulako protagonista. Bizitzako norabidea ezin aurkituta, italiar herrixka txiki batetara heldu eta hilobietan lapurtzen duen talde batekin egingo du topo. Laster ohartuko dira bere botereaz: iraganean garrantzitsuak izan ziren lekuak sentitu eta aurkitzeko ahalmena dauka, eta horretaz baliatuko dira hainbat bitxi, diru eta arte pieza aurkitu eta saltzeko. Denek baina ez dut kimera bera jarraitzen. Eta bilatu nahi duzun hori, pertsona bat bada?
Errealismo fantastikoaren eta abenturazko generoko zineman kokatuta, Alice Rohwacher-en pelikula berria pasaden urteko Canneseko Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatu zen, eta gerora mundu mailako akademia eta zinemaldietan ere izan dugu. Valladolideko SEMINCIN adibidez zinemaldiko zilarrezko garaikurra lortu zuen. Biziki gomendatzen dut Rohwacher-en KIMERA, pelikula eder baten aurrean gaude. Nik film ikusi ondoren pozik, biziberrituta, irten nuen zinematik.
Zinemagile italiarraren obrak iraganeko arazoak, gaur egungo bizia, bazterreko pertsonaia eta fantasia ukituak izaten ditu, bereak dira niretzako goi mailako lanak diren THE WONDERS edo LAZZARO FELICE pelikulak. BIDEOKLUBeko beste gomendio batzuekin gertatzen ez den bezala, Rohwacheren pelikulak edonori gomendatu daitezkeen filmak dira, mezu indartsu bat izan eta gozagarriak direnak.
CIVIL WAR
Distopia giroan, bi alderdiren arteko gerra zibil odoltsua hasi da AEBetan. Kaos honen erdian, gerrako kazetari talde batek herrialdea salbatzeko informazio garrantzitsu bat lortu eta presidenteari kontatzeko intentzioarekin Etxe Zurira heltzeko bidaia hasiko du, baina matxinoen aurretik iritsi beharko dute.
Gero eta ospe gehiago lortzen dabilen A24 ekoiztetxeak sortuta, Alex Garland zinemagilearen azken lana da CIVIL WAR. Estatu Batuetan ia betidanik izan diren bi korronte politikoak hartu eta istorio alegoriko bat eraiki du 'Ex Machina' edo '28 días después' pelikulen sortzaileak.
Garlanden zinemak beti dauka gaur egunean pil pilean dauden gaiekin harremana, hauek hartu, moldatu, eta istorio originalak sortzen ditu zinemagile britainiarrak. dira, mezu indartsu bat izan eta gozagarriak direnak.
'El simpatizante'
Espioitza generoak kokatuta, Vietnameko gerran komunistekin lan egin eta gerora, gerra bukatu ostean, Estatu Batuetara bizitzera joan zen gizonezko baten istorioa kontatzen du telesailak.
Pulitzer saria irabazi zuen liburua egokituz, ordu bete eskaseko zazpi kapitulutan banatuta dago EL SIMPATIZANTE telesail motza. Nik hainbeste gustuko dudan Park Chan-wook-ek showrunner lanak egin eta telesail erdia zuzentzen du. Beste kapituluak Oscar Saria lortu zuen Fernando Meirellesek eta Marc Munden-en zuzendaritzapean daude.
Park Chan-wook MENDEKUAREN TRILOGIA, LA DONCELLA edo DECISION TO LEAVE bezalako filmak sortu dituen zuzendari hegokorear bat da, tokiko zinema korronteko aurpegi komertzialetako bat. Bere filmak txiribuelta estetikoz eta indarkeriaz beteta egoten dira, mende honetako narratzaile interesgarrienetako bat dela esango nuke. Nik biziki gomendatzen dut bere obra guztia.