IRRATIA

Ástor Piazzolla, Bobby McFerrin eta James Taylor besteak beste ‘Gramofonoa’ saioan

Gramofonoa 4x20

Ástor Piazzolla (Wikipedia)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Ástor Piazzolla, 1921eko martxoaren 11n jaio zen Mar del Platan, Argentinan, tangoaren historiako erreferenterik garrantzitsuenetako bat. Eta astelehenean ere, Bobby McFerrin zoriondu genuen. 74 urte bete zituelako “Don’t worry, be happy” kantu ezagunaren sortzaileak. 1946ko martxoaren 12an Liza Minnelli jaio zen. Eta egun berean baina bi urte beranduago, 1948ko martxoaren 12an, James Taylor.

2010eko martxoaren 13an Jean Ferrat zendu zen, 79 urte zituela. Frantziar kantu politikoenaren azken ordezkarietako bat. Eta asteazkenean baita ere, Fito Paez musikari argentinarrak urteak bete zituen. 1962ko martxoaren 15ean New Yorken jaio zen Terence Trent Darby edo azken urteetan Sananda Maitreya izen artistiko berriarekin ezagutzen dugun musikaria. Azkenik, martxoaren 16an 75 urte bete zituen Elliott Murphy New Yorkeko kantautore elektrikoak.