

Zuzenean 08:00h - 10:00h
Bigarren Kafea
10:00h - 10:15h
Haria 2 aurrerapena
10:15h - 11:00h
MusikHaria

Astelehenean, otsailaren 19an, Seal, soul R&B eta pop kantariak 61 urte bete zituen.
1990eko otsailaren 20an, Freddie Mercuryren azken agerpen publikoa izan zen, Brit Award saria jaso zuenean. Handik urtebetera zendu zen.
1933ko otsailaren 21an jaio zen Ipar Carolinan Nina Simone musikari eta Estatu Batuetako eskubide zibilen aldeko aktibista.
1987ko otsailaren 22an zendu zen Andy Warhol. Artearen eta musikaren arteko loturan funtsezkoa izan zena.
1944ko otsailaren 23an jaio zen Johnny Winter. Bluesean eta rockean funtsezko figura horietako bat.
1993ko otsailaren 24an zendu zen Estitxu Robles Arangiz, kantari lapurtarra, Beskoitzeko Urretxindorra ezizenez ere ezaguna izan zena.