Fats Domino, Iron Maiden, Sorotan Bele, The Rolling Stones, Lou Reed 'Gramofonoa' saioan
Gramofonoa 4x18
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
1928ko otsailaren 26an Fats Domino, New Orleanseko R&Bari egindako ekarpenagatik ezagun egin zen musikaria jaio zen.
1957ko otsailaren 27an, Iron Maiden heavy metal taldeko gitarra jotzaile enblematikoa, Adrian Smith. Eta egun berean, baina 1974an, Sorotan Bele taldeko sortzaileetako bat izan zen Mikel Errazkin jaio zen.
1942ko otsailaren 28an bertze musikari garrantzitsu bat. The Rolling Stones taldearen hastapenetan egondako Brian Jones gitarjolea. Eta egun berean baina bi urte lehenago, 1940an, Joe South jaio zen, 60 eta 70eko hamarkadetako pop rock kantautorea.
Eta martxoaren 1ean, rockaren historiako diskorik ikonikoenetako baten kaleratzearen urteurrena ospatu genuen. 1973ko martxoaren 1ean argitaratu zelako Pink Floyden “The dark side of the moon” ospetsua.
Eta bukatzeko, 1942ko martxoaren 2an jaio zen, Lou Reed, rock alternatiboaren erreferenteetako bat.