ZINEBI festibalean estreinatu diren euskal film laburren errepasoa
Gertutik jarraitu du Amaia Ereñaga lankideak bukatzear dagoen ZINEBI jaialdia. Bertan aurkeztu diren euskal lanak errepasatu ditugu, baita nabarmentzea merezi duten bi dokumental hori. Argi esan digu Itziar Leemans lapurtarra hurbiletik jarraitu beharreko zuzendaria dela.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Bukatzear da ZINEBI film labur eta dokumental jaialdia. 65. edizio honetan hainbat euskal ekoizpen estreinatu dira. Joan den asteko Bideoklubla saioan horietako bat ezagutu genuen, ‘Pizti bat agian’ dokumentala. Aste honetan estreinatu diren film laburretan jarri dugu begirada, Amaia Ereñaga lankideak lagundu gaitu eginkizun horretan, hurbiletik jarraitu baitu ZINEBI jaialdia.
Besteak beste aipatu digu hurbiletik jarraitu beharreko zuzendaria dela Itziar Leemans lapurtarra. 'Ximino' lana aurkeztu du edizio honetan, 25 minutuko fikizio lana. Juneren istorioa kontatzen da, bere lehen udako lana aurkitu du: Constance zaindu behar du, sentibera den eta maitasunaren beharrean den neska bat. Klase-harremanen indarkeria eta bere nortasunaren ukazioa ezagutuko ditu baina.
Euskal ekoizpenetaz gain, bi dokumental nabarmendu ditu Ereñagak. Manolo Cabezabolo punk abeslariaren inguruko ‘Si todavía te kedan dientes es ke no estuviste ahí’ eta 'Bye Bye Tiberias’ urriak 7 aurreko Palestinara eramango gaituen Lina Soualem zuzendariaren lana.