IRRATIA
Entrevue
Ainhoa Artolazabal
Txirrindulari ohia

«Emakume erreferenteak behar dira kirol elkarte eta federazioetan ere»

Ez da erreza Ainhoa Artolazabal hitz gutxitan nor den esatea. Txirrindulari profesionaletan lorpen handiak egin zituen tolosarrak; ondoren, entrenatzaile gisa ere aritu zen. Batean zein bestean, emakume kirolarien parekidetasuna lortzeko egin du lan, eta «falta da oraindik».

Ainhoa Artolazabal. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Laskorain ikastolara deitzen baduzue eta zuzendariagatik galdetu, Ainhoa Artolazabalekin jarriko zaituztete. Gaur egun, horixe da bere eguneroko erronka, eta pozik dago «egunero ikasten dut zerbait berria» aitortu du tolosarrak Kirolari Gaittun saioan.

Erronkak maite ditu Ainhoa Artolazabalek, eta baita lehia ere. Eta grina horrek egin dio bere txirrindularitza ibilbidean lorpen ugari lortzea, eta ez bakarrik bizikleta gainean. Bizikleta gainean lortutako lorpenen artean daude Giroan eta Tourrean lehiatzea, eta baita Espainiako txapelketa irabaztea ere, edota Bartzelona 92ko Olinpiar Jokoetan parte hartzea.  Spoiler: Olinpiar Jokoak baino hilabete batzuk lehenago aldaka hautsi zuen, eta Espainiako txapeldun izatea zen Bartzelonarako txartel zuzena lortzeko bide bakarra. Karta denak jokatu zituen. «Erasora atera nintzen», gogoratu du.

Txirrindularitza munduan lan gehiago egindakoa da Ainhoa Artolazabal, batez ere, emakume txirrindularitza sustatzen, emakume kirolarien parekidetasuna lortzeko. Kirolari Gaittun saioan kontatu dizkigu gazi eta gozoak, berak garaian txirrindulari bezala bizitutakoak, eta gaur egungo emakumeen panorama, eta bai, oraindik lana dago egiteke, «betaurreko moreak jantziak ditugu» eta oraingoz, ezin dira kendu.