Zuzenean

Kirolari Gaittun
Elkarrizketa
Helene Alberdi
Triatleta

«Ez dakit Zarautzen txapela jantziko dudan berriro, baina gauzak zail jarriko ditut»

Entrenamendu gogorra osatuta etorri da 'Kirolari Gaittun' saiora Helene Alberdi triatleta. Iaz, Europako txapelketa irabazi zuen Bilbon. Aurten, seigarren egin du Ibizan munduko txapelketan, baina denboraldia hasi besterik ez da egin. Hurrengo hitzordua: Zarautz.

Audio_placeholder

«Ez dakit Zarautzen txapela jantziko dudan berriro, baina gauzak zail jarriko ditut»

Loading player...
Helene Alberdi, garaipen bat ospatzen.
Helene Alberdi, garaipen bat ospatzen. (Felix SANCHEZ)

Denboraldia prestatzen ari da Helene Alberdi, hala ere, ez dio 'Kirolari Gaittun' saioari izkin egin.  Triatloi denboraldia hastear da eta egutegia marka gorriz du Zumaian bizi den bilbotarrak. Berriki hartu du parte Ibizako munduko txapelketan, seigarren postua lortu zuen. Pasa den denboraldian Europako onena izan ostean, akaso, norbaitek esperoko luke podiumera sartzea (akaso..., baita berak ere karrera hasi aitzin), baina, «oso lasterketa ona egin nuen, eta eskerrak» baieztatu du Alberdik. Eta argi du zein den bidea: «Besteek maila gehiago daukate eta entrenatzen jarraitu behar da».

«Aurten disfrutatzen ari naiz oraingoz», bere aburuz presio handiena baita nork bere buruari jartzen diona «eta ni saiatzen naiz nire buruari presioa kentzen, ez diot inori ezer demostratu behar», dio. Gainera, kirolari guztiek ikasi beharreko lezioa aski ongi ikasia du Alberdik: «Kirolean nahiz eta gogor egin, askotan ez da lortzen». Horregatik, iaz Europako lehena izan zenean «oparitzat» hartu zuen.

Betitik egin du kirola Alberdik, baina medikuntza ikasten hasi zenean formakuntzari eman zion lehentasuna. Karrerako azken urtean, baina, berriro aprobetxatu zuen kirolari heltzeko, triatloia probatu zuen eta «hasieratik engantxatu nintzen». Are gehiago, Oviedon MIRa prestatzen ari zen hilabeteetan on egin ziola kirolak, «triatloia nire salbazioa izan zen», aitortu du.

Iaz denboraldi borobila egin zuen Alberdik, Bilbon Europako azkarrena izan zen eta etxe ondoan, Zarautzen, txapela ere jantzi zuen. Ibizako munduko lehian parte hartu eta gero Zarauzko hitzordura begira ari da orain Alberdi, ekainaren 10ean, eta argi du: «Gauzak zail jarriko ditut».

 

Jaurlaritza Logoa