Ehun urteko oskolez inguratuta, Galapagoetan
Bisitatu beharreko tokien zerrendan idatzita zuen helmuga bat ezagutu du orain gutxi Gabone Iturrartek: fauna eta flora basatiko artxipielagoan izan da, Ekuadorreko Galapago irletan.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Aski lausoa da Gabone Iturrarteren ofizioaren eta afizioaren arteko marra. Biologoa lanbidez, askotariko faunaz zein floraz inguratuta ibiltzea du gustuko bere aisialdian.Bada, paraje basati bati lotuta dago saio honetako geldialdia. Ia hilabetez izan zen Galapagoetan elkarrizketatua, hamarkada pasatxo bizi izan den laguna bisitatzen, eta, nola ez, lurralde paradisiako hori dastatzen.
Mantso-mantso gertatu arren, etengabean, mugimenduan dagoen artxipielagoa da, eta, gaur gaurkoz, gutxi gorabehera, 1000 kilometrok bereizten dituzte irlak Ekuadorreko kostatik. Horrela, urak inguratuta, itsasontzian mugitzen dira toki batetik bestera, eta, orotara, lau irla dira abitagarriak. Gutxieneko zerbituzak eskuragarri aldituzte, ordea, irletan? Baiezkoan da Iturrarte: «Itzultzeko joera daukate kanpora joanohi direnek, bertan bizitzera. Gainera, gobernuak apustua egin du bertako herritarrakirletan bizi daitezen».
Parke Nazionala da artxipielagoa. Ondorioz, eremu askotara ezin da iritsi, eta, leku askotara, gidariarekin joan zen bikotea. Alabaina, turismoa nabarmenki erakartzen duen helmuga omen da, ekonomiaren motor bilakatzeraino. Jende askok gurutzaldiak egiten dituela dio bidaiariak, baina 10.000 euroko kostua izateraailegatu daiteke astebeteko egonaldi bat. «Asko igo da, azken urteotan, turismoa», azaldu du protagonistak, «izugarri hazi dira hiriak, eta diru-laguntzak atera zituztenhostalentzat. Itsasoko lehen lerroan, souvenir dendak, jatetxeak etaurpekaritza-ikastaroak dituzu».
Itsasoari estuki lotuta bizi dira irletan...Burua urpean sartuko bagenu, zer? Nahi adina arrain, lauzpabost espezie manta arrain, itsas lehoi jostariak, askotariko marrazoak eta beste horrenbeste animalia ikusteko aukera izan zuen bikoteak. Beldurra baino gehiago, emozioa sentitu omen zuen biologoak: «Behin uretan sartuta, beste mundu batean murgiltzen zara». Dena dela, bada irlen bereizgarri den ugaztunik, Galapagoetako dortoka: «Espezie ezberdinak daude irla bakoitzean: gainera, Santa Cruzen bi espezie daude, eta, Isabelan, bost. Azken horretan, gainera, espezie bakoitza sumendi batean bizi da». Hala, irlen biogeografiaren teoriarekin harreman zuzena du azken datu horrek, espezie berbera modu ezberdinean garatu delako, barrera geografikoak tarteko premia medio.
Hari horri tiraka, ezin aipatu gabe utzi Charles Darwin, Galapagoetan biribildu baitzuen hautespen naturalaren teoria. Haren izena hartzen dute irletako hainbat txokok, sumendik, kalek eta hondartzak, baita estazio zientifikoak ere. Nazioartean, ikerlari askoren paradisu dira irlak, bertako fauna eta flora basatiak sortzen duenikusmiragatik. Tortokak, iguanak, cevichea, sumendiak eta urpeko erreinua... Zurearreta ere harrapatuko al du paradisu entzuna bezain ezezaguna den artxipielagoak?