Destruction beteranoen thrash erasoa
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Alemaniako Destruction bandak astindu du 'Burdinola' heavy metal programako mailua. Schmier baxu jotzaile eta abeslari beteranoari esker biziraun dute, eta ez dirudi beraien thrash metal legatua berehalakoan suntsituko denik. 'Diabolical' lan berriak laukotearen izaera klasikoari eusten dio, eta hori atzera egitean berretsi du Inaxio Esnaolak.
Alemaniako Well am Rhein hirian sortu zen 82an, Knight of Demon izenarekin. Ordea, urtebete beranduago Destruction izatera pasa ziren. Hasierako laukotea hiruko bihurtuta kaleratu zituzten lehendabiziko lan arrakastatsuak, eta thrash metal doinuak soinean jantzita egin zuten aurrera. Hamarkada inguruko krisiaren ondoren, 1999tik gaur egun arte sasoi onean mantendu dira.