En direct

Inaxio Esnaola

Crisix kataluniarren betaurreko bereziak

Audio_placeholder

Crisix kataluniarren betaurreko bereziak

Loading player...
Crisix taldeko kideak
Crisix taldeko kideak (Crisix)

Kataluniako Crisix bandak astindu du 'Burdinola' heavy metal saioko mailua. Betaurreko berezirik ez da jantzi behar ikusteko thrash metal doinuekin lortu dutena. 'Full HD' bosgarren diskoarekin bereizmen handikoak direla berretsi dute. Inaxio Esnaolak lan berria piztu du, telekomandoarekin atzera eta aurrera egiteko.

Crysys banda 2008ko otsailean eratu zen Igualada hirian. Javi Carrion bateria eta Marc Torras baxu jotzailea izan ziren sortzaileak, eta gutxira batu zitzaizkien Marc Busqué eta Albert Requena gitarristak, eta Julian Baz abeslaria. Wacken Metal Battle lehiaketan parte hartu eta Espainiako kanporaketan nagusitu ziren. Hori gutxi balitz, Alemaniako nazioarteko finala ere irabazi zuten. Ondoren aldatu zuten izena, izana mantenduz, eta etengabe hazi dira egun arte.

Jaurlaritza Logoa