∫ateliteak x 84
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Unibertsoan murgildu gara asteazken honetan ere '∫ateliteak' saioari esker, Naiz irratiaren uhinetan ohiko legez. Nobedadez beterik eta dantzarako material ugarirekin iritsi zaigu gainera. Londresetik Mikel Acostak gidatzen duen 'Hegoa' Diskak, zigiluak kaleratu berri duen 'Estralurtarrak - Another Frontline Compilation' lanarekin zabaldu dugu dosi musikala. 1994 eta 2000 urteen bitartean aktibo egon zen Iruñako taldearen zenbait kantu biltzen dira bertan, interesgarriak guztiak.
Acosta berak CDrip izenpean sinaturiko beste kantu bat, 'Phatalen' diska berritik beste zerbait, eta Mark Luvak Arcari ekoitzi dion Incendio kantua ere entzun ditugu. Kanpotik berriz dantzarako aproposak diren nobedade zenbait iritsi zaizkigu, Ross From Friends, Palms Traxx, Madrid 79 edota DJ Seinfield artisten eskutik. Saio amaieran, gure 'Who is it?' atala aprobetxatuz, pasa den Irailaren 28an zendu zen Lonnie Smith handia gogoratu dugu eta Euskal klasikoen atalean Jabier Muguruzaren 'JA JA' disko mitikoa gogoratu dugu.