En direct
Asteazken gaua eklipsatu egin dugu beste behin ere '∫ateliteak' saioan, hirugarren denboraldiko bigarrena izan baitugu oraingoa.Orbitazio berri honi gogor eta behar den bezela ekiteko, DJ gonbidatu bat izan da gure gidari. Iruñeatik gerturatu da guregana Sara Goxua, Chill Mafia kolektiboko partaide eta DJa da bera.
Azken hilabete hauetan, olatu geldiezin bilakatu den fenomenoa dela esan genezake Chill Mafia, eta Sara bera dugu Berpizkundea, bira amaitezinean plateren atzean dagoena. Dena den hori baino askoz ere gehiago da gurera ekarri digun mix honetan erakutsi bezala. R&Ba, Rapa, Trapa, Drilla, Dembowa edota Reggetona nahasten dira bere saioetan, betiere musika beltza eta latinoaren arteko konexioak bilatuz. Saioa amaitzeko, Iruñea bertatik Ben Yarten azken kantua eta Bilboko Mittoren azken lana entzun ditugu.