IRRATIA

R.E.M. taldearen ‘Out of time’ diskoa ekarri dugu gogora 30. urteurrenean

Izkander Fernándezek askotan aipatu izan digu 1991 urte garrantzitsua izan zela musikaren bueltan eta urte hartako adibide bat ekarri digu Lemoako musika adituak. Baina, askotan egiten duen moduan, disko hori abiapuntua baino ez da izan beste hainbat gauza kontatzeko.

1991n atera zuten ‘Out of time’ disko entzutetsua R.E.M. taldekoek.

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Kantu batek ereserki itxura duenean askotan aipatzen dugu, baina denak ez dira musikaren historiaren parte izatera pasatzen. Kasu honetan ordea R.E.M. taldearen ‘Out of time’ diskoak badu bere baitan halako abesti bat: ‘Losing my religion’. Baina ez da bakarra disko horretan. Hartara, diskoaren bueltan xehetasun batzuk ekarri dizkigu Izkander Fernándezek.

R.E.M. taldeari buruz eta haiek sortutako zurrunbiloak ekarri zuenaren inguruan aritu gara ostegun honetan, diskoa kaleratu zela 30 urte bete bezperan. Hiru kantu ekarri dizkigu R.E.M. taldeak disko honekin lortu zuena kontatuz:

– Decemeberists - Down by the water

– Señores - Gente normal

– R.E.M. - Shinny Happy People