Indartsu itzuli da ‘Badok’ tartea MusikHaria saiora
Hilabeteko etenaren ostean, gogotsu etorri da Jon Eskisabel kazetaria proposamen berriak besapean dituela.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Nabarituko zenuten azken hilabetean ‘Badok’ tartearen hutsunea izan dugula MusikHaria saioan. Jon Eskisabelek hamabostero egiten du musika tartea eta bertan Badok atarian jasotzen dutenaren inguruan ekartzen dizkigu proposamenak eta haien inguruko xehetasunak.
Aste honetan itzuli da eta indartsu gainera. Don Inorrez, Eneritz Furyak eta Ibil Bediren kantuak aukeratu ditu, hirurek ere diskoa kaleratu berri dutelako. Baina, kantuak aukeratzeaz gainera, hainbat xehetasun ere eman ditu artista hauen inguruan. Hauek aukeratu dituen kantuak:
– Don Inorrez - Esku hutsik
– Eneritz Furyak - Suhartzea
– Ibil Bedi - Hiraeth