Jon Eskisabel: «Durangoko Azokako datak gerturatzen ari dira eta nabari da azken egunotan»
'Badok' atariko arduraduna da Jon Eskisabel eta bi astean behin bisita egiten digu MusikHaria saiora. Aste honetan 2020ko bukaera honetan berrikuntzak diren lau proposamen ekarri dizkigu musika-kazetariak.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Urteko sasoi honetan ohikoa izaten da Euskal Herrian diskoak kaleratzea. Baina 2020a berezia ari da izaten eta honetan ere ezin zuen bestelakoa izan. Dena dela Durangoko Azokak agenda markatzen du, eta, aurten beste modu batera izango bada ere, ari da udazkeneko loraldia gertatzen. «Azken egunotan nabaritu dugu mugimendua areagotu dela eta hemendik eta urte bukaerara arte zer entzun ugari izango dugu», kontatu digu Jon Eskisabelek.
Lau proposamen ekarri dizkigu, denak 2020koak. Guztiak ere oraintxe sareetan entzuteko moduan daudenak. «Pettik lehenago atera zuen diskoa, baina egun plataforma digitaletan entzuteko moduan ere jarri du. Horrez gainera, udazkenean esan daiteke hasi dela bere diskorik onena izan daitekeenaren aurkezpen lanetan», esan digu Eskisabelek.
Hona hemen aste honetarako ekarri dizkigun lau abestiak:
– Habi - Pareidolia
– Petti - Diotenez
– Izaki Gardenak - Gorputz-adar mamua
– Burrundaria - Anomalia