Eneko Axpe, Kaliforniatik: «Trumpen aldeko fanatismo bat badago, armak dituzte eta demokraten lapurreta bat egon dela uste dute»
AEBetako hauteskundeen azken emaitza «egun edo asteetako kontua» izan daitekeela uste du Kalifornian bizi den Eneko Axpe euskaldunak. Trumpek garaipena aldarrikatzea «arriskutsua» dela uste du, bere jarratzaileen artean dauden fanatikoak aipatuz, «eta armak dituzte».
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
«Bi Amerika daude hemen», gaurko lehen emaitzek hori erakusten dute Kaliforniako San Frantziskon bizi den Eneko Axpe bizkaitarraren ustez. Hurrengo egunak «oso interesgarriak, eta kezkagarriak» izango direla uste du, «telenobela luzea dugu aurretik».
Bere hirian ere denda denak egur taulekin babestu dituzte, «oso arriskutsua da Trumpek egin duena, bera irabazlea dela esatea. Trumpen aldeko fanatismo bat badago AEBetan, ez botoa eman duten guztiak, noski, portzentaje txiki bat, bainan armak dituzten Trumpzaleak dira eta nik ez nintzateke harrituko iskanbila garrantzitsuren bat izango balitz. Trumpen jarraitzaile hauek uste dute demokraten lapurreta bat izango dela posta bidezko botoetan».