IRRATIA

Kera Deia | Wendy O. Williams x 2

Kera Deia txikia

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Wendy O. Williams nor zen gogoratzen jarraituko dugu Kera Deia saio honetan. Badakizue, beti, saio bikoitza eskainten diogula musikari edo talde bakoitzari. 'Plasmatics' taldearekin egin zen ezagun Wendy O Williams, eta atzoko saioan bere punk hastapenak errepasatu genituen. Saio honetan, 'Plasmatics' taldearen ibilbidea errepasatzen jarraituko dugu, punka alde batera utzi, eta heavyrantz egin zuten gero, eta garai horietara mugatuko dugu saio hau. 

'Plasmatics' taldea 1993an utzi zuen Wendy O. Williamek eta bakarkako ibilbidea probatu zuen. 1984an 'WOW' kaleratu zuen,  bakarlari gisa bere lehen diskoa. Salmenta txikia izan arren, Williams izendatua izan zen Grammy sarietarako. 

1987an berriro itzuli zen 'Plasmatics' eta azken eta laugarren diskoa grabatzeko: Maggots: The Record. Lehen «thrash metal opera» gisa hartzen da, eta hogeita bost urteko historia duen album kontzeptuala da. 1988an atseden bat hartu zuten, baina atseden hori betirako izan zen. Gazte hil bait zen Wendy O.Williams, bere buruaz beste egin zuen  49 urterekin.