IRRATIA

Umorea lagun

Egun hauek eta bizitza, oro har, umorez hartzeko gakoak eman dizkigute Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena umoregileek.

Mirari Martiarena eta idoia Torregarai

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Umoreaz ta umorez aritu gara Naiz irratian, eta horretarako gonbidatu ditugu, euskaraz eta emakumezkoek egindako umorea Euskal herriko herrietan barreiatzen artistak diren bi umoregile: Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena.

'Bakean dagoena, bakean utzi' emankizunaren 100. emanaldia eginda harrapatu ditu Torregarai eta Martiarena itxialdiak. Herriz herriko emanaldiak bertan behera utzita, ez dute aurrikusten beren saioa beste bide batzutatik publikoari iristaraztea, arraroa egingo litzaieke modu horretan lan egitea. Beren saioaren arrakasta, biak elkartzean sortzen den kimikan oinarritzen da eta.

Umore saioak alde batera uzteak ordea, ez du esan nahi umorea bazterrean utzi dutenik. Biek ala biek egiten dute ahalegina datorrena umorez hartu eta emateko. Beraien eguneroan hori nola egiten duten azaldu digute, eta etxealdia samurragoa izateko gomendio batzuk ere eman dizkigute. Esate batera, Mirari Martiarenak Harkaitz Canoren 'Fakirraren ahotsak' liburua irakurtzea gomendatu digu, eta Idoia Torregaraik berriz Izaroren azken diskoaz gozatzeko gonbidapena luzatu digu.