En direct

Hardcorearen doinu indartsuenekin amaitu du Bixonte Dortek azaroko ibilbidea 'Beste Bat' saioan. Aurreko asteetan rockaren adar ezberdinak arakatu ostean, oraingoan gitarra astunek, erritmo biziek eta indar handiko ahotsek hartu dute protagonismoa, Euskal Herriko zein nazioarteko taldeen lanak uztartuz.
Comeback Kid, Terror, Turnstile, Hatebreed, Incendiary eta Speed taldeen abestiekin osatu du saioaren lehen zatia. Ondoren, Lee Kore, Txerri Ugerrak, Alerta, Riot Propaganda eta Sanngre bezalako taldeen lanak bildu ditu, punkaren, hardcorearen eta bestelako soinu gogorren arteko loturak agerian utziz. Energiaz eta jarreraz betetako hautaketarekin agurtu du Bixonte Dortek lau saioetan zehar entzuleekin partekatu duen musika-unibertsoa.
Hauek dira saioan entzundako abestiak:
Comeback Kid — Lost and Found
Terror — Hard Lessons
Turnstile — Holiday
Hatebreed — I Will Be Heard
Incendiary — Still Burning
Speed — The First Test
Lee Kore feat. Paul Drop! eta Ima Hoben — Zauriak
Txerri Ugerrak — Ayer
Alerta — Responsables
Riot Propaganda — Agenda Oculta
Sanngre — Soltad al doberman


