En direct

Euskal Herriko musikatik abiatuta beste hainbat artista eta talderen arteko loturak bilatzeko proposamenari eutsi dio Ihana Iriondok 'Beste Bat' saioaren atal honetan. Oraingoan, Merina Gris taldea aukeratu du hari ikusezinaren abiapuntu, eta pop alternatiboaren zein indie musikaren doinuetan barrena osatu du ibilbidea.
Delaporte, Ginebras, Karavana eta Cora Yako taldeen lanetatik Los Planetas, La Bien Querida eta Carolina Durante bezalako artisten musikara egin du jauzi. Amaia, Alizz, Rigoberta Bandini eta Love of Lesbianen abestiek ere osatu dute hautaketa. Elkarlanak, musikarien arteko harremanak eta doinu garaikideak uztartu ditu, abesti batetik bestera sortzen diren loturei jarraituz.
Hauek dira saioan entzundako abestiak:
Merina Gris eta Delaporte — ALMAR
Delaporte eta Ginebras — Bang Bang
Ginebras eta Karavana — Lunes Negro
Karavana — Verano de los 27
Cora Yako — A Flor de piel
Cora Yako eta Nadie Patin — Espiritu Olimpico
Nadie Patin — El Futuro
Los Planetas — Un Buen Dia
La Bien Querida eta Los Planetas — Domingo Escarlata
La Bien Querida eta Diego Ibañez — ¿Que?
Carolina Durante — Hamburguesas
Carolina Durante eta Amaia — PERDONA (Ahora Si Que Si)
Amaia — C'est La Vie
Alizz — Ya no siento nada
Rigoberta Bandini — Amanecer
Love of Lesbian eta Rigoberta Bandini — Contradiccion



