En direct

Euskal Herriko eta Kataluniako musika-eszenetako ahots eta proposamen ezberdinak izan dira protagonista Mirenaren hirugarren 'Beste Bat' saioan. Oraingo honetan, bere sorkuntzekin batera beste hainbat artistaren lanak aurkeztu ditu, gertuko musikaren aniztasunari lekua eginez.
Ihana Iriondo, Marc Andurell, Karla amb K, Gemma Mar, Maria Antonia Roses, Joan Cabre edota Abril Ndjel bezalako artisten abestiak bildu ditu, besteak beste. Mirenaren 'Fa mal' kantuarekin abiatuta, doinu eta ahots ezberdinen arteko ibilbidea egin du, euskarazko eta katalanezko kantagintzaren erakusleiho zabala osatuz.
Hauek dira saioan entzundako abestiak:
Mirena — Fa mal – Culpa
Ihana Iriondo — Munduak Sutan Dirau
Marc Andurell — Desorbitant
Karla amb K — Pols d'estrella
Gemma Mar eta Maria Antonia Roses — Per Primera Vegada
Maria Antonia Roses — Taula Posada
Neira — Nashville
xMai — Misty
Joan Cabre — Digue'm el que veus
Udda — Non daude gure argiak
Abril Ndjel — Deixem-ho aqui
Kiu — Esteses



