En direct

 Ritxi  Aizpuru
Musika argitaratzailea eta ‘Otea lili’ saioko gidaria

Iñaki Ortiz de Villalba (Betagarri, Modus Operandi)

Otea Lili: Iñaki Ortiz de Villalba.

Iñaki Ortiz de Villalba (Betagarri, Modus Operandi)

Loading player...
Iñaki Ortiz de Villalba NAIZ Irratiko estudio nagusian
Iñaki Ortiz de Villalba NAIZ Irratiko estudio nagusian (NAIZ Irratia)

Iñaki Ortiz de Villalba (Gasteiz, 1971). Lan Harremanak eta Gizarte gradua ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. LAB sindikatuan lan egin ondoren euskara irakaslea da Gasteizko Udaberri euskaltegian duela urte dexente. Bi talde nagusi izan ditu: Betagarri taldearekin 13 disko kaleratu zituen eta Modus Operandirekin hiru, baina laugarrena 2026an argitaratuko du.

Solasaldian sortu den giroa dela medio luze hitz egin du euskal historiaz eta euskal politikaz, hausnarketak lasai bota ditu, patxadarekin. Enpatia galtzen ari garela eta norberekoikeria irabazten iritzi dio. Autokritikak egin dizkio bere buruari. Kantari mitikoari elkarrizketa interesgarri eta xumea atera zaio, kalean lagun batekin egongo balitz bezala solastatu da.

Iñaki Ortiz de Villalbak solasaldian utzitako esaldi solteak dituzu, gogoetaren erakusgarri garbia.

«Nire bizitzak ordutegi bat behar zuen, txukuntasun apur bat kontzertuetako desordenetik, eta euskara irakasle egin nintzen»

«LABetik irteera adostua izan zen, baina ez hain adostua. LABek nirekin plan bat zeukan, baina ikusi zuten ni ez nintzela egokiena»

«Oraindik ez gara gehiegi ernatu, baina neu barne. Gero eta erosoagoak gaude geure konfort-zonan»

«Gizartea lokartuta dagoela uste dut, eta norberekoikeria hor dugu”»

«Armagabetzea eman zenean, jendea beste argazki batekin egin zuen topo”»

«Besteekiko enpatia galdu dugu, berekoiagoak gara»

«Immobilismorako paktu politiko orokor bat dugu Euskal Herrian, PNV-PSOE, eta horiek ez du abenturarik nahi”»

«Ikasleek asko sufritzen dute euskara ikasten ari direnean»

«Euskal nortasuna gero eta ahulago dago»

«Jendeak ez dio garrantzi handirik ematen euskaldun izateari”»

«Nik lehen publikoki esaten nuen: ni independentista naiz eta euskalduna naiz. Gaur egun publikoki ez dut esaten, neuretzat gorde dut esaldi hori. Nire ideiak ditut barruan eta ez ditut zertan erakutsi»

«Historian zehar Euskal Herriak beti izan du adierazpen armatua, Amaiurren, Karlista gerratan, 36ko gerran, ETA desberdinak»

«PNVk ez du hitz egin nahi Nafarroaz eta hor dagoen historiaz, identitateaz. PNVrentzat euskal errealitatea Gernikan eta Bizkaian egon da. Baina Euskal Herriaren jatorria eta identitatea Nafarroan sortu zen»

«Askotan ez ditut egiten nire eginbeharrak, adibidez euskaraz hitz egitea»

«Kapitalismoaren barruan denok gaude, EH Bildu ere bai”»

«Errekaleorreko proiektua ikusgarria dela uste dut»

«Teknokratek gidatuko dituzte Estatuak»

«Bortxatzailea oso gertu dago biktima ongi ezagutzen duelako”»

«Bortxatzaileari ‘hori’ moztuko nioke”»

«Ongi legoke bortxatzaile eta abarrek euren buruaz beste egingo balute, hori izango litzateke egokiena»

«Ez dakit kartzela den gauzak konpontzeko bidea»

Jaurlaritza Logoa