En direct

Mirenaren txanda iritsi da 'Beste Bat' saiora. Musikariak bere lehen hitzordua eskaini du, oraingoan ohiko artista-lanetik harago, irratsaio baten gidaritza hartuta eta musikarekiko duen begirada entzuleekin partekatuz.
Saioaren bitartez, haren gustu eta erreferentzia musikaletara hurbiltzeko aukera izan dute entzuleek, baita Mirenaren musika-unibertsoa beste ikuspegi batetik ezagutzekoa ere. Hilabetean zehar eskainiko dituen lau ataletako lehenengoa izan da hau.


