En direct

Gitarrekin egindako musikaz gozatzeko 60 minutuko bidaia zirraragarria utzi digu atal berri honek. Sugramas taldearen rock indartsuarekin hasi, eta Royal Blood, Dinosaur Jr, Julia Jacklin edota Emma Ruth Rundleren intentsitateak astindu du saioa, Keoren doinu ameslariekin batera. Euskal eszenak ere protagonismo handia izan du: Mugan-en soinu berriak, Aguxtin Alkhat eta Kamila Zubeldiaren folk hunkigarria, zein Kode eta Min-en erritmo argitsuak entzun ditugu. Mirail, Etxekalte eta Viva Belgradoren gitarra indartsuek bidea argitu dute, Vibora gasteiztarren alde ilun eta lehergarriarekin saioa borobildu aurretik. Sakatu play eta etorri gurekin bidaia paregabe honetan!


