En direct
Bi maletetan 40 urte sartu eta Josu Martinezen eta Txaber Larreategiren kameren laguntzarekin egin zuten etxera bidaia, Camino Longe, patxuli usainekoa. Domintxineko lurretatik hausnartzen du Kristianek herraren gainean ezin dela herri bat eraiki, eta bizirik dagoena aldatzen ari dela beti. Maitasunez inguratuta luze egotea eta Euskal Herri askea ditu ortzimugatzat: gure hauskortasunaren jabe eta gure orbainetaz harro.


