En direct

Gramofonoaren zazpigarren denboraldia Brian Wilsonekin estreinatuko dugu. Aurten lupa pixka bat gehiago hurbilduko dugu: istorio zehatzetatik abiatuta, musikaren gibelean dauden gai handiagoetara ailegatzeko.
Lehendabiziko saioan The Beach Boysen soinu argitsuaren gibelean zegoen sortzailea ezagutuko dugu. “In My Room”-eko babeslekutik “Pet Sounds”, “Good Vibrations” eta bukatu gabe gelditu zen “SMiLE” proiektura, Brian Wilsonek estudioa sormen-tresna nola bihurtu zuen ikusiko dugu.
Eta bide horretan, bakartzeaz, presioaz eta osasun mentalaz ere ariko gara.


