En direct

Izkander Fernandez

Udako uztaren errepasoa

Orain Entzuten 02x02. 

Udako uztaren errepasoa

Loading player...
Viva Belgradoren promozio argazkia
Viva Belgradoren promozio argazkia (Berone | I.F.)

Jarraitzen dugu udako disko berriekin! Atal honetan, ekainean ihes egin ziguten eta uztaila zein abuztuan zehar argitaratu diren disko guztien errepaso sakona egin dugu. Guztira 16 kanta aukeratu ditugu, estilo eta doinu ezberdinez osatutako zerrenda indartsu batean. Entzun ditugu Fontaines DC, COFFIN, The Tubs, Like Roses, Julia Jacklin, Kattalin eta Nenufarrak edota Viva Belgrado bezalakoen aurrerapen singleak. Horrekin batera, Dinosaur Jr, Ty Segal, Berone, Meison, Mugan, Numen eta Loathe taldeen lan berriak gogoratu eta berreskuratu ditugu. Amaitzeko, zuzenekoetarako txartela prestatu dugu: irailaren 26an Donostiako Dabadaba aretoa astinduko duten Superlore eta Drug Church taldeen inguruan ere aritu gara. Play sakatu eta gozatu musikaz!

Jaurlaritza Logoa