En direct

Etxahun Arregi Pikabea (Bilbo1985). Arte Ederretan Lizentzia du. Liburuzaina da Iurretako liburutegian. Musika taldea hauetan jo izan du: Txatunga Bembé, Elektrotuna/Orkresta, Zazkel (3 disko), TRB taldeak disko bat du. Egun, KAK! taldean dago eta disko bat kaleratu du. Lasai eta irribarrearekin hitz egin du. Pertsona alaia da eta hori transmititzen du. Euskarari izugarrizko garrantzia ematen dio, eta erabiltzea hautu politikotzat du. Pitzadurak maite ditu eta populismoak ez.
Etxahun Arregiren berbaldiaren lagin motz bat duzue jarraian:
«Euskaraz abestea berezkoa da eta berezkoa defendatzea hautu politikoa da».
«Mundua pitzatuta dago eta guk pitzatzen dugu behar baino gehiago».
«Ni pitzatuta nago, baina nahi baino gutxiagotan kontrolagatik. Eta gustuko dut beste jende asko baino gehiago pitzatua egotea. Munduari dibertimendu gehiago eman beharko genioke. Noizbehinka burua galtzea garrantzitsua da, gauza berriak deskubritzeko».
«Pitzatuta egoteak salbatzen nau hein handi batean artista bezala».
«Kaosa maite dut, baina beldurra ere badiot».
«Bilbotarra naiz, futbola aspergarria iruditzen zait eta Athletic ez dut jarraitzen».
«Askotan liderrak hobeto daude isilik».
«Liderrek gizabanakoaren autonomia ezabatu egiten dute, baina otzan izatea aukeratu dugu».
«Populismoa denon gainetik jartzen den sistema bat da».
«Ardi beltz sentitzen naiz eta modu aktiboan ere izan nahi dut».
«Gaizki iruditzen zait ertzainek euskaraz ez hitz egitea».
«Konfederazio demokratikoaren aldekoa naiz».
«Beldurra eta urduritasuna lotuta doazela esango nuke».



