En direct

 Ritxi  Aizpuru
Musika argitaratzailea eta ‘Otea lili’ saioko gidaria

Ainara Ortega Barrenetxe

Otea Liliren denboraldi berria Ainara Ortegaren eskutik abiatu dugu; musikaren diziplina anitzetan puntakoa, hontaz eta hartaz lasai hitz egiteko aukera eman digu. 

Ainara Ortega Barrenetxe

Loading player...
Ainara Ortega NAIZ Irratiko estudio nagusian
Ainara Ortega NAIZ Irratiko estudio nagusian (NAIZ Irratia)

Ainara Ortega Barrenetxea (Hernani,1981) musikaria, biolinista, abeslaria, irakaslea, konpositorea eta aktorea da. Hemeretzi urterekin Donostiako Kontserbatorioan biolinista gisa lizentziaduna. Psikologian hirugarren maila utzi. 18 urteekin hasi zen taberna, gaztetxe eta eszenatokietan kantuan. Donostiako Goi Mailako Musika Zentroan (Musikene) Ohorezko Matrikularekin amaitu zituen jazz kantuko ikasketak. Musikenen lizentziatu zen lehen emakumea da. Gaur egun (2026an) biolin irakasle Elgoibarren, baina kultur atal askotako irakasle izan da: antzerkia, solfeoa, kantu armonia modernoa, gospela… Antzerki testu itzultzailea, letragilea besteen kantuetarako, idazlea (ipuin eta bestelako testu/podcast lehiaketak irabazitakoa). Hamar bat diskotan izan da abeslari eta ez du bere edo besteen diskoen sailkapena egiten (taldeak dira, horizontalki).

Hizlari amorratua, ezin da isilik gelditu, berezkoa du txerpolari jatorraren dohaina. Kateatu egiten zaitu solasaldira, esateko asko du eta ausardia pentsatutakoa mingainera ekartzeko. Sosegutik ateratako hausnarketak daude, baretasunetik ari da.

Ainara Ortegaren solasaldiaren zatiño batzuk dituzu ondoren.

«Musika industria estadio izugarriak betetzen ari zaigu, eta talde txikiok komeriak ditugu publikoa erakartzeko».

«Mikel Laboak, Amaia Zubiriak eta bakarlari asko musika bizi izan dute talde bezala, ni beharrean gu erabili izan dute. Bakarlariaren isolamendu hori ez dut maite, industriaren kontzeptua dela uste dut».

«Ordenagailua gorroto dut, excell eta abarrak ere bai»

«Musikarioi estuasuna ematen digu prekaritateren inguruan hitz egitea»

«Elkarrizketa luzeak izaten ditut entzuleekin»

«Gustatuko litzaidake egunero ematea ekitaldiak»

«Ahotik irensten ditugun gauzek hutsuneak betetzen dizkigute»

«Drogek lan transpersonal handia egiten dute, kontzientzia eraldatze horrek badu erakarpena, ez dauden gauzak ikus ditzakezu, epifaniak izan ditzakezu. Erlijioek antzeko zerbait egiten ahal dute, nahiz eta ez izan hain fisiologikoa»

«Azaltzen diren norberaren azal berri horiek lokartuta egon ziren. Batzuetan esaten da, urliak edaten duenean gaiztotu egiten da. Baina gaiztakeria hori lokartuta ibiltzen da urte guztian, eta ezin dio utzi eta eztanda egiten du gaiztakeriak»

«Pandemia garaian lokartuta zeuden gauza asko ikusi genituen»

«Heriotzaren galdera gure bizitza fisikoaren azken galdera da, beraz, pandemian heriotzaren galderara iritsi bazen jendea izan zen beste galdera asko pasatu egin zituelako»

«‘Maite zaitut’ esaldia Espainiakoak ez diren etorkinei ingelesetik itzuli diegu. Orain bertsolari txapelketetan eta abar ausartu dira zuzenean esatera, baina aurrez aurre euskaldunok gutxitan erabili izan dugu»

«Gorrotoarekin ezin da, gure etxean gorrotorik ez da, hortik kanpo hezi gaituzte»

Jaurlaritza Logoa