En direct

Izkander Fernandez

1994: Azken urte erraldoiaren itzalean

Uda IX

1994: Azken urte erraldoiaren itzalean

Loading player...

Gaur udako saioei amaiera ipiniko diegu. Bederatzi saio izan dira guztira, gai abstraktu, analitiko eta askeekin. Beroa, nostalgia, 1991, grungea, energia, gaupasa, lasaitasuna eta bizirik sentiarazten gaituen musika... Horiek guztiak landu ditugu, eta gaur 1994. urteari errepasoa emango diogu.

Duela aste batzuk defendatu genuen 1991 musikaren historiaren azken urte erraldoia izan zela. Gaur, ordea, 1994an kokatuko gara, oso urte berezia izan zelako. Ez da 91ko mailara heltzen, baina gogoratzeko urtea da, zalantzarik gabe. 1991 azken urte erraldoia izan bazen, 1994 hurrengo beste guztien artean onena litzateke.

Gure udako azken errepaso honetan denetarik entzun dugu: Korn, Nine Inch Nails, The Black Crowes, Kyuss, Stone Temple Pilots, Veruca Salt, Soundgarden, Helmet, Pearl Jam, dEUS, Tori Amos eta, nola ez, Jeff Buckley. Baina ezin dugu 1994. urtea itxi gure eszenako altxorrak aipatu gabe. Gurean ere eztanda alternatiboa bizirik zegoen, eta horren lekuko izan dira gaur entzun ditugun BAP! gipuzkoarrak eta Ama Say talde bizkaitar aitzindaria. Hauek guztiek gure gitarren etxearen barruan egon dira gaurkoan.

Jaurlaritza Logoa