En direct

Lide Hernando
Musikaria eta ‘Ad libitum’ saioko gidaria

Norberaren musika unibertsoa zabaltzeko zenbait musika gomendio

Izan duzu inoiz musika berria ezin aurkituta ibili zaren boladarik? Lehorte-garai horietarako zenbait erremedio gomendatu genizkizuen aurreko atalean, eta honakoan, gomendiorik garrantzitsuenari helduko diogu: gure ingurukoei zer entzuten ari diren galdetzea.

Norberaren musika unibertsoa zabaltzeko zenbait musika gomendio

Loading player...
Mala Gestion talde valentziarra
Mala Gestion talde valentziarra (Arena Standfield | Wikimedia)

Zer entzun ez dakizun garai horietan, zure ingurukoei zein musikarekin gozatzen ari diren galdetzeak atakatik ateratzen lagun diezazuke; eta, agian, zortea badago, zure hurrengo artistarik gogokoena ezagutuko duzu. Horrexegatik, gaurkoan, esatariaren inguruko pertsonen gomendioak izango dira Ad Libitum saioko protagonistak.

Mala Gestión talde valentziarra izango da saioko lehen gomendioa. Iñigo Etxarri musikari eta ekoizleak ekarritako proposamena da hau; punk modernoa egiten duen talde honek jada hainbat lan kalean dituen arren, oraintxe hasi dira hemen ezagunak egiten.

Nia Smith Londresko artista gaztearekin jarraituko dugu, Iker Gurrutxaga kazetariaren partetik; Olivia Dean bezalako R&B britainiarreko promesa berriak gustuko badituzu, hau ere zuretzako da.

Euskal Herriko gomendio bat jasoko dugu Amets Aznarez tronboijolearen eskutik: The titanians reggae talde iruindarra. Euskal Herrira beste hainbat alditan itzuliko gara, aipatu Etxarri eta Gurrutxagaren ahotan, Marmitako Trap Banda eta Ane artistak entzuteko; eta Noa Eguigurenek gomendatutako Gonzalo Portugalen musikaz gozatzeko.

Instagrametik ere erantzun batzuk jaso ditugu: Mentxu Aiertzak Puressende taldea gomendatu digu, indie rockean kokatutako eta jada desagertutako talde britainiarra; eta Aintzane Larrañagak, halaber, A. A. Williams aipatuko digu, melodia intimistetan harrapatutako emozio handiak transmitizen dituen abeslaria.

Laura Gasca lagunaren gomendioa dator hurrena: indie espainiarrean gailurreranzko bidean den Carlos Ares. Gomendioak jasotzearen alde ederretako bat zera da, azken finean: zure kabuz entzungo ez zenituzkeen artistak entzuteko tartea hartzen duzula. Lidia Insausti abeslariak gomendatuko Brian Jackson jazzeko mitikoa (besteak beste, Gill Scott-Heronen soinuaren artifizerik handiena) ere entzuteko tartea hartuko dugu atalean; eta, amaitzeko, azken urtean flamenkoak emandako diskorik bikainenetako bat ekarriko dugu lehen lerrora: Yerai Cortesen Popular.

Jaurlaritza Logoa