En direct

Gotzon Barandiaran (Larrabetzu, 1974). Kulturaren hainbat arlotako sortzailea da: musikaria, abeslaria, idazlea (nobelak eta saiakerak), poeta, programatzailea, Ahotseneako sustatzailea, Durangoko Azokako lan taldean dago duela 19 urte Ahotsenea sortu zenetik, komunikazio arduraduna. Musika talde hauetan egon da: BBK edo Bihotz Bakartien Kluba, Katamalo (3 disko), Galbahe (disko bat).
Kulturazale peto-petoa, solasaldi irristakorrenetan zaildua, hitzaren trebezia, ganora bor-bor, herriaren jakinduriaren transmisioan iaioa. Hausnarketarako erraztasun itzela erakutsi du Otea Lili saioan. Elkarrizketa txukun eta aratza eskaini digu gogoetaren aterpean.
Gotzon Barandiaranen Otea Lili saioan utzitako hainbat esaldi solte dituzu jarraian.
«Nire ustez, Garikoitz Mendizabalek Eusko Legebiltzarrean egindako interbentzioa nahiko iraingarria izan zen, ukatu egin zuen Euskal Herrian euskaraz sortzen duten sortzaile asko prekaritatean daudela. Lanarteak sortzaileei egindako inkestaren datuak ukatu egin zituen, aldez aurretik jakinda ere datuok. Gainera zera esan zuen: ‘hala balira ere, poztu zaitezte kultura modernokoak. Garai klasiko batean itzelezko obrak sortu zituzten prekaritatean, are gehiago, pobrezian’. Iñigo Aranbarrik esan bezala, pobreziaren laudorioa egin zuen».
«Prekaritatea miseriaren eufemismoa da».
«Euskal Herrian larrialdi linguistiko batean bizi gara».
«Kulturgintza osasuntsu bat ez daukan herria kondenatuta dago autoritarismoan, ezjakintasunean eta bortxapean bizitzera».
«Euskaldunon artean zilborgintza eta lubakigintza etengabean dabil jendea. Herrigintzarako nago».
«Gatazka politiko globalak ikaratuta nauka».
«Armagintzari lotutako botere faktiko batzuk inoizko askeen eta eragin suntsitzaileenarekin ari dira jokatzen».
«Instituzioak herriarenak beharko lukete eta asko badira».
«Gatazkak ez du derrigorrez abusua ekarri behar».
«Gatazka, abusua eta boterea elkartzen direnean,orduan sortzen da abusua».
«Pertsona baten garapen integralerako gatazkak edukitzea aberasgarria dela iruditzen zait».
«Bortxaketak egiturazkoak dira, egitura ekonomiko turbokapitalista patriarkalak desegitea eta horretarako iraultza feminista behar da».
«Zigorrek, berez, ez dakarte soluziorik».
«Ez dakit feminista izan daitekeen ideia transfoboak edukita».
«Minaren kontrola zaila da eta egin dizuten minaren arabera gorrotoa sentitzea zilegia iruditzen zait».



