En direct

Olaia Inziarte (Oronoz, 1999). Kazetaritza ikasten hasi eta abeltzaintza eta abereen osasunerako laguntzako goi mailako gradu bat egiten, bukatu zuen Iruñean. Albaitari laguntzaile izateko egin ditu. Musikatik bizi da.
Ezinke erromeria taldea, Natali, Iker Lauroba, Joseba Tapia + Tapia eta Leturia, Chicasobresalto...
Olaia Inziartek bakarkako proiektuarekin bi disko ditu eta EP bat. Ez du umerik.
Gustua ematen du Olaia Inziarte entzutea, solasaldirako duen alimaleko askatasuna, indar guztiarekin pentsatzen duen ia oro esateko, gainera modu bizi eta gardenean, mehetasunik gabe. Gozatua hartu nuen solasaldi egunean. Berriro entzun nuenean, sentsazioa berbera etorri zitzaidan, borborka, gainera. Animaliak maite ditu izugarri piloa. Txakurren frikia da.
«Kazetaritza ikasten bi hilabete eman nituen, eta ikasi nuena izan zen irakasleen euskara maila exkaxa zela».
«Denetarik ikasten dugu begira egotearekin, interaktuatzen»
«Gizakia laostia da, baina zentzurik txarrenean»
«Egunero ibiltzen naiz noraezean, nire burmuina aktiboa da, nekagarria eta gaiztoa. Neure buruaz anitz nekatzen naiz. Mementoz ez dut ordezko burmuinarik».
«Zerrautsa kantuaren letrek eta kontzeptuek ez dute bukaerarik sekula. Depresio batean nengoela idatzi nuen»
«Gauzak esaten ditugunean, esangabekoak ere zeharka esan egiten dira»
«Serotonina ekoiztea zaila zaion burmuinarekin bizi naiz».
«Hilekoak garrantzi handia dauka, eta ez diogu daukan garrantzia aitortzen»
«Ez dut sinesten generoetan, inposatutakoak dira»
«Aritzea emakumeen kuotaz kontzertuetan, nazkatua nago. Molestatzen nau deitzen nautenean neska naizelako, gainera nabaritzen dut noiz naizen kupoa eta nahikoa nekagarria da»
«Ez dut itxaropen handirik gizartean, etsia nago».
«Estralurtarrak, seguru daudela, bai»
«Gatazka eta abusua desberdinak dira. Gatazka egon daiteke abusurik gabe, baina ez dago abusurik gatazka ez duenik».
«Sinetsi nahi nuke birgizarteratzean, baina ez naiz abusuen biktima izan»
«Punitibismoaren inguruan eztabaida koskorra dago, praktikari begira ere ikusi behar da»



