En direct

Lide Hernando
Musikaria eta ‘Ad libitum’ saioko gidaria

Zubiaren heriotzaz: abestien estrukturak izandako bilakaera

Sting musikaria elkarrizketa batean kezkatuta agertu zen, egungo abestietan zubia izeneko zatia desagertu zela eta. Gaurko Ad Libitumeko atalean, abestien estrukturaz eta horren bilakaeraz mintzatuko gara.

Zubiaren heriotzaz: abestien estrukturak izandako bilakaera

Loading player...
Kexu agertu da Sting egungo kantuen egiturak sinpleagoak omen direlako
Kexu agertu da Sting egungo kantuen egiturak sinpleagoak omen direlako (Marisol Ramirez | FOKU)

«Zubia niretzako elementu terapeutikoa da abestietan», dio Stingek sare sozialetan zabaldutako bideo batean. Pop abestien estrukturan, zubia oso elementu garrantzitsua da, estrofarekin eta estribilloarekin batera: bigarren estribilloaren ostean sartu ohi da normalean, eta abestiari prespektiba berri bat ematen dio letra eta melodia aldetik, azken estribillora itzuli aurretik. Estrofen eta estribilloen errepikapenak eragindako buklearen ondoan, itxaropen apur bat eman dezakeen zati bezala deskribatzen du Stingek zubia; eta, egungo abesti asko, elementu hori galtzean, bukle etengabedun piezak bihurtu dira.

Sting-i ez zaio arrazoirik falta: sare sozialen azkartasunak sustatutako panorama berriak artista asko abestiak laburtzera behartu ditu, eta zubiaren zatia izan da sakrifikatu den lehena. Baina, zubiaren elementua betidanik existitu ez den bezala, ez da egia ere egungo abestiek tendentzia hori jarraitzen dutenik.

Gaurkoan, beraz, betaurreko didaktikoak hartu eta abestien estrukturaz arituko gara; entzulea adi mantentzen duten patroiez, genero bakoitzaren aldaerez, eta urteetan zehar abestiek izan duten bilakaeraz. Beti bezala, azaltzen ari garen hori ulertzeko aukera egongo da hainbat abestiren bitartez.

Jaurlaritza Logoa