En direct

NAIZ Irratia

Bi Ta Piku 01: has dadila piku festa!

Zertaz hitz egin zertaz hitz egin ez dakizunean? Pikuetaz adibidez? Hara hor Iriarte anaiek gidatutako saio berriaren izenaren izateko arrazoia. Iker Gurrutxagak egin die harrera NAIZ Irratian. 

Bi Ta Piku 01: has dadila piku festa!

Loading player...

Umorea ardatz asteartero 18.00tan izango dira NAIZ Irratian eta NAIZen Youtube kanalean Iriarte anaiak. Bi Ta Piku deitu diote euren saioari. Zergatik? Ez dira gidoia izugarri landu zaleak eta euren buruari galdetu omen zioten, «zertaz hitz egin ez dakigunean zertaz ariko gara?» eta erantzuna, askoren harridurarako, pikuak izan ziren. 

Abiapuntua hori izanda... auskalo nora garamatzaten! 

Jaurlaritza Logoa