En direct

Azken Kafearen azken saio honetan, Aitziber Garmendiaren bisita jaso dut. Bere laguntzarekin, heriotzaren bazter ezezagunetariko bat sakonago ezagutu dugu: suizidioa. Printzipal antzokiko 3. kamerinoko atea ireki digu eta sinbolikoki bada ere, bertatik hasi dugu solasaldia. Doluak, osasun mentalak eta umoreak duten garrantzia lehen lerrora ekartzen ahalegindu gara eta elkarrekin auzoterapia aldarrikatu dugu, intimotik uhinetara.
Azkena zen hau, baina azken azken bat izango da, oraindik. Saioz saio galdera katea osatu dugu gonbidatu guztiekin eta hari hori lotuz itxiko dugu Azken Kafearen prozesua.


