En direct

Emakumeen ahotsek hartuko dute estudioa, hilabete osoan zehar. Munduan barrena bidaiatuko dugu, hainbat ahots ezagutzeko. Gaurkoan, mugak zeharkatuko ditugu: Maliko desertuko gitarretatik, Tunisiako udaberri arabiarreko oihuetara joanen gara baita Beiruteko melankolia elektronikotik Londresko hip-hop dotoreenera ere.
Gaurko protagonistak ez dira abeslari hutsak; ekintzaileak dira, arbasoen indarra berreskuratu duten artistak eta tradizioari aurpegira begiratzen dioten abangoardistak.


