En direct

Lander Martinez

Gehitu: «Gorroto diskurtsoen aurrean ezin gara isilik gelditu»

Aste honetan Aztarna Solidarioaren tartean Joxean Zapirain, Gehitu Fundazioko boluntarioa izan dugu. Besteak beste, LGTBIAQ+ kolektiboak egun bizi duen egoeraz mintzatu da, eta gaurko gizarteak aurrerapauso handiak eman dituen arren, aurretik lan asko geratzen dela azaldu du.

Gehitu: «Gorroto diskurtsoen aurrean ezin gara isilik gelditu»

Loading player...

Gehitu Fundazioa behar jakin bati erantzuteko jaio zen, LQTBIAQ+ pertsonek jasan behar duten askotariko bazterkeriari aurre egiteko. Aztarna Solidarioaren tartean elkarteko boluntarioa den Joxean Zapirain izan da, eta oraindik gizarteak bizi dituen erronkez aritu da.

LGTBIAQ+ pertsonek oraindik bizi behar dituzten bazterkeria kasuen aurrean, erantzukizun kolektiboa defendatu du boluntarioak; «gorroto diskurtsoen aurrean izan gara isilik gelditu, kalean, autobusean, lanean... egunerokotasunean ikusten diren jarrerak dira, eta esku-hartzea zaila edo desorosoa izan daitekeen arren, ahotsa altxatu behar da».

Gehituko kideak adierazi duenez, gorroto diskurtsoek ez diete bakarrik LGTBIAQ+ kolektiboko pertsonei eragiten, baizik eta gizarte osoari, eta azken urteetan gailentzen ari diren diskurtso horien aurrean planto egiteko beharra azpimarratu du.

Gorrotoaren izaera transbertsalaz, Zapirainek emakumeei eta pertsona migranteei modu berdinean eragiten diela iritzi du, eta horregatik gizarte osoaren, baina batez ere talde horietako pertsonekin elkarlanean jardun behar dutela azpimarratu du, aldarrikapen bateratuak egin eta bazterketari aurre egiteko.

Gehituko boluntarioak jokamolde baztertzaileen aurrean esku-hartzeko aldarria egin du, eta LGTBIQA+ pertsonen kasuan zehazki (nahiz eta denetan ematen den) pedagogia falta handia dagoela salatu du, diskurtso eta jokamolde asko ezjakintasunetik datozela nabarmenduz.

Jaurlaritza Logoa