En direct

Ion Telleria
NAIZ Irratia. Programazio arduraduna

Xilaban azken finalaurrekoa eta Euskal Herrikorako azken txartelak lehian

Asteburu honetan Bardozen erabakiko da Xilaba bertso txapelketako finalean ariko den seikotea. Euskal Herriko txapelketarako ia txartel denak banatu dira. 

Audio_placeholder

Xilaban azken finalaurrekoa eta Euskal Herrikorako azken txartelak lehian

Loading player...
Miren Artetxe, Baigorriko finalaurrekoan puntu gehien jasota finalerako txartela lortu du.
Miren Artetxe, Baigorriko finalaurrekoan puntu gehien jasota finalerako txartela lortu du. (Guillaume Faveau)

Bardozen (urtarrilak 17, 17.00tan) geratuko da erabakita Xilaba bertsolari txapelketako finala. Urtarrilaren 31n da hitzordua. Igande honetan bertan aurkeztuko dute, gainera, Arabako bertsolari txapelketa, martxoaren 28an izango da honen finala. Bi txapelketa horiek amaitzean zehaztuko da erabat Euskal Herriko Txapelketa Nagusirako 50 bertsolarien taldea. Dagoeneko 41 bertsolarik lortu dute udazkenean izango den txapelketarako txartela; azken aldiko finalistak eta azken bi urteetan izan diren Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiko herrialdetako txapelketetako sailkatu onenek ziurtatu dute parte hartzea. Xilabako bost eta Arabako lau falta dira zerrendara gehitzeko. 

2022ko finalistak: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Sustrai Colina. Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal eta Joanes Illarregi. 

2024ko Gipuzkoakotik sailkatuak: Oihana Iguaran, Ane Labaka, Aner Peritz, Nerea Elustondo, Andoni Rekondo, Eneritz Artetxe, Maider Arregi, Unai Mendizabal, Agin Laburu, Amaia Iturriotz, Eñaut Martikorena, Iñigo Mantzizidor Mantxi, Asier Azpiroz, Oier Etxeberria, Eneko Araiztegi Korta eta Eli Pagola. 

2025eko Nafarroakotik sailkatuak: Xabat Illarregi, Saioa Alkaiza, Julio Soto, Eneko Lazkoz, Sarai Robles, Ekhiñe Zapiain eta Eki Mateorena

2025eko Bizkaikotik sailkatuak: Aitor Etxebarriazarraga, Onintza Enbeita, Txaber Altube, Aitor Bizkarra, Xabat Galletebeitia, Jone Uria, Oihana Bartra, Gorka Pagonabarraga, Imanol Uria eta Aissa Intxausti.

Baigorri eta Bardoze, Baionaren atariko 

Aste honetako Bertsoa NAIZ saioan pasa den asteburuan Baigorrin izan zen lehen finalaurrekoko bertsoak ekarri ditugu. Finalerako sailkapena lortu zuen saioa irabazita Miren Artetxek, eta ezuste handirik ezean bertan izango da bigarren egin zuen Maddalen Arzallus ere. Larunbat honetan Bardozen erabakiko da Baionako finala. 

Jaurlaritza Logoa