En direct

Lide Hernando
Musikaria eta ‘Ad libitum’ saioko gidaria

Bakarkako ibilbideak bandaren ostean

Musika proiektu bat norberaren gain hartzea zaila izaten da; eta horren aurretik talde arrakastatsu bat izan baduzu, are zailagoa izan daiteke itzal horretatik askatzea. Ad Libitumen aste honetan bandaren ostean bakarkako proiektuak abiatu dituzten artisten inguruan hitz egingo dugu.

Audio_placeholder

Bakarkako ibilbideak bandaren ostean

Loading player...
Gorka Urbizu, artxiboko argazki batean
Gorka Urbizu, artxiboko argazki batean (Endika Portillo | FOKU)

Genero berriak arakatzea, erabakiak norberaren kabuz hartzea edota letra intimistagoak idaztea izan ohi da artista askoren motibazioa, bandaren ibilbidearen ostean –edo, kasu batzuetan, bitartean ere bai– bakarkako proiektu bati ekiteko. Kasu batzuetan, ordea, motibazioak diruarekin zerikusi zuzena izan dezake, Freddie Mercuryri gertatu bezala: lau milioiko kontratu diskografiko baten aurrean, ezin izan omen zuen ezetz esan. Bere bakarkako ibilbideak Queen taldearenak baino hobeto funtzionatu zuen ala ez, hori beste istorio bat da.

Edonola ere, gaurkoan bakarkako ibilbide arrakastatsu bezain interesgarri batzuk bisitatuko ditugu Ad Libitum saioan: The Stooges amaitutakoan bere kabuz bideari ekin zion Iggy Pop-ena, Berri Txarrak-en ajea ondo pasata Hasiera bat zabaldu duen Gorka Urbizurena, The Police-ren osteko Sting-ena, John Lennonena, edota The Runaways-en osteko Joan Jett bikainarena. Euskal Herrian ere geldialdi ezberdinak egingo ditugu, noski; aipatu Urbizuz gain Sara Zozaya, Eñaut Elorrieta edota Gari entzungo ditugulako. Eta, nahiz eta euskal musikaren markoan ezin sartu, Fito Cabrales ere aipatuko dugu; norbaitek bandaren osteko bakarkako ibilbide arrakastatsuez zerbait badaki, hori bera delako.

Jaurlaritza Logoa