En direct

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

NaizPresidente, tentsio altuko musika Naizroxa eta Vice Presidentes «ume bastartaren» eskutik

Iñaki Altolagirre ‘Matxet’, Oskar Conde ‘Kanda’ eta Iban Goikoetxea musika sortzen eta Jose Manuel Linazasoro Dr.J soinu teknikari lanetan, Oarsoaldeko bi proiekturen eratorria da NaizPresidente talde berria. Lezoti estudioan izan dira debuteko lena grabatzen.

Audio_placeholder

NaizPresidente, tentsio altuko musika Naizroxa eta Vice Presidentes «ume bastartaren» eskutik

Loading player...
Hiru musikari eta teknikari batek osatzen dute NaizPresidente oarsoaldeko taldea.
Hiru musikari eta teknikari batek osatzen dute NaizPresidente oarsoaldeko taldea. (NAIZPRESIDENTE)

Naizroxa Pasai Donibaneko talde eta Vice Presidentes talde oreretarreko kideek beren «sasikumea» sortu dute energia dosi altuko musika sortzeko. Guztiak aurretik ere hainbat proiektutan ibilitako musikariak dira NaizPresidente talde berrian. Aurpegi ezagunena, gehienentzat behintzat, taldeko abeslari eta efektuen arduradun Matxet da, Jousilouli, Anai-Arrebak edota Sega Sound Killers taldeetan ibilia, eta baita Naizroxa taldean ere. 

Zarataren bueltan gustura dabilen proiektua da eta hala erakutsi zuten duela gutxi Pasai Donibanen bertan eman zuten kontzertuan. Izerdia eta tentsio altua izan ziren kontzertuko protagonista nagusiak. Hamar abesti kaleratu dituzte, kritika zorrotz ugariz josita eta memoria historikoari buruzko ariketa bat edo beste ere eskaintzen dute beren kantuetan. Urduñan Extremaduratik etorritako migranteek bizi izan zuten dramaz, Pepe Mugicaren aipuren bat, Espainiako hainbat ustelkeria kasuren errepasoa edota Euskal Herrian zapaltzaileengandik jasandako hainbat krimen ere kontatzen dira haien kantuetan.

Stonerra, trash metala eta hardcorea nahasten dituzte beren kantuetan, abiadura, distortsioa, screamoa eta indarra zenbat nahi beste dagoen abestietan. Matxetek NAIZ Irratik MusikHaria saioan kontatu zituen abesti bakoitzaren nondik norakoak eta diskoa beren bandcamp orrialdean eskuratu daiteke.

Zuzenekoak ere martxan dira, eta, datorrena, ostiral honetan, azaroaren 7an, Gasteizko Kubik aretoan izango da Lepora taldekoekin batera. Atzetik, Tolosako Bonberenean, Hondarribiko Psilocyben, Elbeten, Donostiako DabaDaban, Arrasateko gaztetxean eta Iruñeko Txantrea auzoko Akelarren izango dira. Zuzenean gozatzeko modua zarata, umore azidoa eta amorrua kanporatzea maite dutenentzat.

Jaurlaritza Logoa