En direct
Franco hil eta gutxira, 70eko hamarkadaren amaiera aldera, mugimendu feminista agerian jartzen eta gehiago gorpuzten hasi zen Euskal Herrian. Bere lehen urratsetan abesti baten notak izan zituen lagun: Zutik, emakumeak. Ia bost hamarkada pasa ondoren, abesti hau ezinbesteko soinu-banda bihurtu da emakumearen eskubideen aldeko edozein ekitaldi publikotan.
Zutik emakumeak, hautsi gure kateak. Urrezko, zilarrezko, burdinezko edo plastikozko kateak. Luzeak, edo motzak. Edozein jatorrikoak. Zure katea izan daiteke jipotzen zaituen senarra, zure katea izan daiteke jazarten zaituen lan-ingurunea, eta nola ez, zure kateak izan daitezke zure izatearen aurkako aurreiritzi arrazistak. Lara Izagirrek zuzendutako 'El Regalo' film laburrean, Aurora, Dessi eta Samara, emakume ijito hirukotea, Bilboko erdigunera jaitsi da, Sarai ilobari urtebetetze-oparia erostera. Baina batzuetan, kamixeta bat erostea, ez da kreditu txartela zirrikitutik pasatzea bezain erraza.
«Bi proiektuetan, egiten duguna beraien eskutik egongo da» esan digu Izagirrek.


