En direct

Aste honetako Aztarna Solidario tartean Zabalduz Kooperatibako kide den Esti Beraza gonbidatu dugu. Zabalduz Kooperatiban Ekinbat proiektua! sortu zuten beste lau erakunderekin elkarlanean, eta helburua Gipuzkoan desabantaila-egoeran dauden gazteen gizarteratzea eta enplegagarritasuna erraztea da.
Garatutako lan-ildoen artean, nabarmentzekoa da «Emantzipazioan laguntzeko gida» sortu izana, prozesu horretarako funtsezko baliabideak biltzen dituen tresna praktikoa.
Aurkezpen ofiziala irailaren 15ean izango da, "Gazteen emantzipazioa hiru zutabetatik abiatuta: etxebizitza, prestakuntza eta lana" ikastaroan, irailaren 15ean Donostiako Miramar Jauregian egingo den UIK udako ikastaroen barruan.


