En direct

Ion Telleria
NAIZ Irratia. Programazio arduraduna

03 ASKATASUN HAIZEA

Haustura ala erreforma, 03 atala: Askatasun haizea

Audio_placeholder

03 ASKATASUN HAIZEA

Loading player...
Txiki eta Otaegiren fusilatzeak gogoratzeko ekimena
Txiki eta Otaegiren fusilatzeak gogoratzeko ekimena (FOKU)

Historiarako geratu da Jon Paredes Manot ‘Txiki’-k askatasun haizea aipatuz idatzita utzi zuen azken esaldi hura. Haustura ala erreforma podcastaren hirugarren atal honetan Txikiren eta Otaegiren fusilatzeak dira ardatz. Iñaki Egaña historialariaren eskutik garaiko ETAren irakurketara gerturatuko gara, nola saiatu ziren hainbat militanteren aurka zeuden heriotz zigor mehatxuak baliogabetzen. 

Txiki eta Otaegiren senideen eta abokatuen testigantzekin bi militanteen azken orduak ezagutzeko aukera ere izango dugu. Gainera, Itziar Aizpuruaren testigantzaren bidez, FRAPeko militanteen aurkako auziak ere ezagutuko ditugu, berarekin zeuden preso egun berean fusilatu zituzten militante antifaxisten kideak. 

> Haustura ala erreforma podcasta

Jaurlaritza Logoa